Mostrando entradas con la etiqueta Mexico. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mexico. Mostrar todas las entradas

28 septiembre, 2013

Nooo maaleee no malee


Aupa neska mutilak!!!

Hemendik jarraitzen dut jo ta ke nini bizitzarekin… eee no male no maleee..

Aurreko egunean Elenak esan zidan bere klasekide baten urtebetetzea zela eta Polancon ospatu beharra zeukala… (aipatu beharra dago, bere klasekide gehienak (4-5 salbu) oso oso pijoak direla eta Polanco aberatsen zonaldea da). Nik hasieratik beldurrarekin “Ze motatako lekutan ospatu behar genuen? Ze jende motarekin? Sarrerarik ordaindu behar al genuen?”. Elenak lasai egoteko esan zidan, ez zegoela  inolako sarrerarik ordaindu behar eta bertan garagardorik merkeena hartuko genuela, “de lasaaaaai”. Hummm… okey. Fu fun fu fun, guapo guapo jarri, metroa hartu, sarrerara iritsi… eta berriro ere beldurra. Eskailerak, atea, atezaina. Dena dotoreegia zen. Oh oh… Elenak arrazoia zeukan, ez genuen inolako sarrerarik ordaindu behar...eragozpen bakarra zera zen, mahaia erreserbatzeagatik 2 whisky botila nahita nahiez hartu behar genituen eta bakoitzak 1800 peso balio zuen (guztira biak 212 euro). Noski guk detaile txiki horretaz barruan, eserita eta esku artean edalontzi batekin geundela enteratu ginen… jooooder… Biok txuri txuri… Gainera suposatzen zen ospitale erdia bertan egon behar zuela baina soilik 7 geunden… glup. Azkenean, geunden 7etatiko 5 normalak, kopa bat ordaindu eta korrika bizian alde egin genuen erreserbatu zuen neska eta bere mutila bertan utziz…jijiji maltzurrak. Lasai, gero jende gehiago joan zen eta denak pijo pijoak zirenez ez zuten inolako arazorik izan guzti hori eta gehiago ordaintzeko eta poz pozik igaro zuten gaua (imajinatu dezakezue ze jende mota). Farraren laburpena: -18 euro eta gaueko 12etan ohean goxo goxo.

Hurrengo egunean Pueblara joan ginen 2 egun pasa eta hor askoz hobeto, lagun batzuen etxean geratu ginen garagardo litronarekin eta maritxu pixkat batekin,kaguensotx! hor bai gustora! Gainera Puebla herria asko gustatu zitzaigun eta paseo ederrak emateko aukera izan genuen.

Bihar, Elenaren aita eta anaia datoz DF-n 5 egun pasatzera eta gero Cancunera gonbidatu naute… eeeee! Nooo maleeee! Beraz, hondartzaz, eguraldiaz eta lekuaz gozatzera goaz jou jou. Karramarro kolorea hartzen nagoen bitartean eta guakiki bat esku artean izango dudanean zuetaz gogoratuko naiz eta noski, bat (edo bi edo hiru) zuen omenez  hartuko dut  ;)

Besarkada handi bat guztioi!!!

p.d. Ongi etorri txirrindularitza mundura Galder!!






06 septiembre, 2013

Ia 2 hilabete DF-en

Aupa neska mutilak!!

Ia 2 hilabete hemendik...eta garrantzitsuena, 10 hatzamarrek nire eskuetan itsatsita jarraitzen dute!
Aurreko egunean lanean hasi nintzen bi toki ezberdinetan, telefonista bezala eta kiroldegi batean... 3 egun iraun ditut....!!jajaja...aisss. Arrazoia zera da ordu pila zirela, goizeko seiterditan esnatu eta gaueko hamarterditan etxera bueltatzen nintzen 230 euroren truke (soy un sucio inmigrante!!!). Beraz pentsatu nuen...ez du pena merezi eta hementxe nago berriro nini bizitzaz gozatzen. Hurrengo astelehenean eguerdiko hiruretan Athletic-en partidua ikustera noa "Euskal Etxera". Bertan bazkaldu, edan eta ea partiduaz disfrutatzeko aukera daukadan (eta bai, saiatuko naiz ea bertako euskaldunen batek lan “normala” eskaintzen didan, batek daki).

Hemendik bizitza lasai (gimnasiotik itzultzean izan ezik korrika egin behar nuelako bertan lapur eta bahitzaile asko baitaude…ups). Bestela oso ondo, mexikarrak alaiak eta irekiak dira. Hilabete honetan independentzia eguna ospatzen dute (Espainiak beti puteatzen egon da) eta leku guztietan Mexikoko banderak ikus daitezke.

DF erraldoia da eta jendez gainezka dago! Metroa ikusi beharko zenukete, ordu pikoetan albokoarekin borrokatu behar duzu bagoian sartu ahal izateko eta barruan zaudenean…nik uste infernua, sauna eta bakanal nahasketa  bat dela. Sardina lata horren barruan zein pasilloetatik denetarik saltzen dute (¡¡Llevese el guante antiderrapante para esos trabajos forsosos, para esa persona que realisa ejersisio!! ¡¡Pasteeeees, pastes calentitos resien horneados!! ¡¡Agua de sincoo de sincoo!! ¡¡Gelatina diessss!! ¡¡Goma de mascar para refescar boca y garganta!!) 15 zentimoren truke pena merezi du metroan bidaiatzea.

Asteburuetan hemendik gertu geratzen diren herri eta hirietara alde egiten saiatzen gara. Berde kolorea ikusi nahi badugu ez dago beste aukerarik. Duela bi aste, Veracruzeko oihanean egon ginen eta pila bat gustatu zitzaigun, oso toki ederra benetan. Bertan, mendian aurkitutako hosto eta onddo magiko batzuk jan genituen… baina ezerrez… a ze timo! Hurrengo batean kilo bat hartuko dut ziurtatzeko.

Beste egunean bidaiako momenturik hunkigarriena bizi izan nuen. Elena eta bere lagun batzuk medikuz mozorrotu ninduten ospitalean kolatu eta dohainik afaldu ahal izateko. Segurtasunez eta konfiantzaz lehenengo atea pasa (Buenas noches, buenas noches) eta jantokian sinatu beharreko liburuan garabato bat egin beste baten izenean…. eta azkenean…. “¿Doctor, le apetece un poco más de café?” ¡Doctor! Wow! Orgasmo bat bezala izan zen! Hegazkineko txarteletan beti Dr. Urko Abascal jartzen nuen eta azkenean nire esfortzuek behar besteko saria jaso dute.

Ikusi al duzue facebookera igo nuen kilkerren platera? Buag… palomiten zaporea daukate baina kabroi horiek bukaeran pixkat garratz zaporea uzten dizute. Gainera, batzuk oso oso handiak dira. Elenari asko gustatzen zaizkio…niri ez. 

Beno, gertatzen zaidan anekdotaren bat hemen idatziko dut.  Besarkada bat guztioi!!!

p.d. aclaración para los lectores, el nini es el de la primera imagen.