28 septiembre, 2013

Nooo maaleee no malee


Aupa neska mutilak!!!

Hemendik jarraitzen dut jo ta ke nini bizitzarekin… eee no male no maleee..

Aurreko egunean Elenak esan zidan bere klasekide baten urtebetetzea zela eta Polancon ospatu beharra zeukala… (aipatu beharra dago, bere klasekide gehienak (4-5 salbu) oso oso pijoak direla eta Polanco aberatsen zonaldea da). Nik hasieratik beldurrarekin “Ze motatako lekutan ospatu behar genuen? Ze jende motarekin? Sarrerarik ordaindu behar al genuen?”. Elenak lasai egoteko esan zidan, ez zegoela  inolako sarrerarik ordaindu behar eta bertan garagardorik merkeena hartuko genuela, “de lasaaaaai”. Hummm… okey. Fu fun fu fun, guapo guapo jarri, metroa hartu, sarrerara iritsi… eta berriro ere beldurra. Eskailerak, atea, atezaina. Dena dotoreegia zen. Oh oh… Elenak arrazoia zeukan, ez genuen inolako sarrerarik ordaindu behar...eragozpen bakarra zera zen, mahaia erreserbatzeagatik 2 whisky botila nahita nahiez hartu behar genituen eta bakoitzak 1800 peso balio zuen (guztira biak 212 euro). Noski guk detaile txiki horretaz barruan, eserita eta esku artean edalontzi batekin geundela enteratu ginen… jooooder… Biok txuri txuri… Gainera suposatzen zen ospitale erdia bertan egon behar zuela baina soilik 7 geunden… glup. Azkenean, geunden 7etatiko 5 normalak, kopa bat ordaindu eta korrika bizian alde egin genuen erreserbatu zuen neska eta bere mutila bertan utziz…jijiji maltzurrak. Lasai, gero jende gehiago joan zen eta denak pijo pijoak zirenez ez zuten inolako arazorik izan guzti hori eta gehiago ordaintzeko eta poz pozik igaro zuten gaua (imajinatu dezakezue ze jende mota). Farraren laburpena: -18 euro eta gaueko 12etan ohean goxo goxo.

Hurrengo egunean Pueblara joan ginen 2 egun pasa eta hor askoz hobeto, lagun batzuen etxean geratu ginen garagardo litronarekin eta maritxu pixkat batekin,kaguensotx! hor bai gustora! Gainera Puebla herria asko gustatu zitzaigun eta paseo ederrak emateko aukera izan genuen.

Bihar, Elenaren aita eta anaia datoz DF-n 5 egun pasatzera eta gero Cancunera gonbidatu naute… eeeee! Nooo maleeee! Beraz, hondartzaz, eguraldiaz eta lekuaz gozatzera goaz jou jou. Karramarro kolorea hartzen nagoen bitartean eta guakiki bat esku artean izango dudanean zuetaz gogoratuko naiz eta noski, bat (edo bi edo hiru) zuen omenez  hartuko dut  ;)

Besarkada handi bat guztioi!!!

p.d. Ongi etorri txirrindularitza mundura Galder!!






2 comentarios:

  1. Zelako aurpegia... ondo zauz bertan ehhh..
    Pasaden astean zure arrebarekin egon nintzen euskaldunan, primeran ikusi nuen!
    Ondo segi eta Cancuneko argakiak zuretzat gorde, guk imajinatuko doguz... jje
    Muxuu handi bat biontzat!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Urko ta Elena!
    Joer bikain zauzie handik ee!
    Andrearekin bat nago eta uste dut hobe dela Cancuneko argazkiak hemen ez jartzea... jejeje
    Hemendik gauzak ez dira asko aldatu... Aipatzeko gauza bakarra 10 egun falta direla basauriko jaietarako eta zurra daztatzeko!!!!!
    Besarkada handi bat bikote!

    ResponderEliminar