06 septiembre, 2013

Ia 2 hilabete DF-en

Aupa neska mutilak!!

Ia 2 hilabete hemendik...eta garrantzitsuena, 10 hatzamarrek nire eskuetan itsatsita jarraitzen dute!
Aurreko egunean lanean hasi nintzen bi toki ezberdinetan, telefonista bezala eta kiroldegi batean... 3 egun iraun ditut....!!jajaja...aisss. Arrazoia zera da ordu pila zirela, goizeko seiterditan esnatu eta gaueko hamarterditan etxera bueltatzen nintzen 230 euroren truke (soy un sucio inmigrante!!!). Beraz pentsatu nuen...ez du pena merezi eta hementxe nago berriro nini bizitzaz gozatzen. Hurrengo astelehenean eguerdiko hiruretan Athletic-en partidua ikustera noa "Euskal Etxera". Bertan bazkaldu, edan eta ea partiduaz disfrutatzeko aukera daukadan (eta bai, saiatuko naiz ea bertako euskaldunen batek lan “normala” eskaintzen didan, batek daki).

Hemendik bizitza lasai (gimnasiotik itzultzean izan ezik korrika egin behar nuelako bertan lapur eta bahitzaile asko baitaude…ups). Bestela oso ondo, mexikarrak alaiak eta irekiak dira. Hilabete honetan independentzia eguna ospatzen dute (Espainiak beti puteatzen egon da) eta leku guztietan Mexikoko banderak ikus daitezke.

DF erraldoia da eta jendez gainezka dago! Metroa ikusi beharko zenukete, ordu pikoetan albokoarekin borrokatu behar duzu bagoian sartu ahal izateko eta barruan zaudenean…nik uste infernua, sauna eta bakanal nahasketa  bat dela. Sardina lata horren barruan zein pasilloetatik denetarik saltzen dute (¡¡Llevese el guante antiderrapante para esos trabajos forsosos, para esa persona que realisa ejersisio!! ¡¡Pasteeeees, pastes calentitos resien horneados!! ¡¡Agua de sincoo de sincoo!! ¡¡Gelatina diessss!! ¡¡Goma de mascar para refescar boca y garganta!!) 15 zentimoren truke pena merezi du metroan bidaiatzea.

Asteburuetan hemendik gertu geratzen diren herri eta hirietara alde egiten saiatzen gara. Berde kolorea ikusi nahi badugu ez dago beste aukerarik. Duela bi aste, Veracruzeko oihanean egon ginen eta pila bat gustatu zitzaigun, oso toki ederra benetan. Bertan, mendian aurkitutako hosto eta onddo magiko batzuk jan genituen… baina ezerrez… a ze timo! Hurrengo batean kilo bat hartuko dut ziurtatzeko.

Beste egunean bidaiako momenturik hunkigarriena bizi izan nuen. Elena eta bere lagun batzuk medikuz mozorrotu ninduten ospitalean kolatu eta dohainik afaldu ahal izateko. Segurtasunez eta konfiantzaz lehenengo atea pasa (Buenas noches, buenas noches) eta jantokian sinatu beharreko liburuan garabato bat egin beste baten izenean…. eta azkenean…. “¿Doctor, le apetece un poco más de café?” ¡Doctor! Wow! Orgasmo bat bezala izan zen! Hegazkineko txarteletan beti Dr. Urko Abascal jartzen nuen eta azkenean nire esfortzuek behar besteko saria jaso dute.

Ikusi al duzue facebookera igo nuen kilkerren platera? Buag… palomiten zaporea daukate baina kabroi horiek bukaeran pixkat garratz zaporea uzten dizute. Gainera, batzuk oso oso handiak dira. Elenari asko gustatzen zaizkio…niri ez. 

Beno, gertatzen zaidan anekdotaren bat hemen idatziko dut.  Besarkada bat guztioi!!!

p.d. aclaración para los lectores, el nini es el de la primera imagen.

4 comentarios:

  1. Jajajajajaja si señooor! Ongi etorri blogera! Lo que mas me ha gustado ha sido lo de echar patas al salir del gimnasio para que no te secuestren (ah, y la 2º foto tambien). Tu comiendo gratis como doctor en Mexico y a mi me cobran a 6.90€ el menu en Cruces...
    Ondo segi!

    ResponderEliminar
  2. Zelako envidia urkoooo. Asko pozten naz 10 atzamarrengatik!!! Burua ere bere lekuan dagoela ikusten dott. Segii idazten eta abenturakk kntatzenn mezedezzz!!
    Muxu handii btttt bihontzat!!!

    ResponderEliminar
  3. Urloo laztana!! wooouuu!!! ikaragarri gustatu zait idatzitakoa ta momentuz zuek bizitakoa!! medikoz mozorratu ta bertan bazkaldu?? jajajaja hori bai abenturaa!! jo ba ia euskal etxean nonok esagutu lagun egin ta laneraren bila!! animo guapo!! zure bidaia hasi baino ez da egin!! musu potolo biontzako!!!

    ResponderEliminar
  4. Urko pozten naiz zu mexikotik ondo ibiltzeaz. soilik 15 zentimo metroan bidaiatzeko!! merezi du soilik zaltzaileen ikuskizuna ikusteko. Eta medikuz mozorratzea dohain jateko jajaja , behintzat ona izango zen janaria... espia moduan zentituko zinen.
    Onddoen kontua zer bigarren aldiz berdin gertazen zaizula, beno badakizu zer esaten duten bi ezkero hiru seguru jaj.

    Benga urko besarkada bat eta segui abenturak bizitzen.

    ResponderEliminar