Ia 2 hilabete hemendik...eta
garrantzitsuena, 10 hatzamarrek nire eskuetan itsatsita jarraitzen dute!
Aurreko egunean
lanean hasi nintzen bi toki ezberdinetan, telefonista bezala eta kiroldegi
batean... 3 egun iraun ditut....!!jajaja...aisss. Arrazoia zera da ordu pila
zirela, goizeko seiterditan esnatu eta gaueko hamarterditan etxera bueltatzen
nintzen 230 euroren truke (soy un sucio inmigrante!!!). Beraz pentsatu
nuen...ez du pena merezi eta hementxe nago berriro nini bizitzaz gozatzen.
Hurrengo astelehenean eguerdiko hiruretan Athletic-en partidua ikustera noa "Euskal Etxera". Bertan bazkaldu, edan eta ea partiduaz disfrutatzeko
aukera daukadan (eta bai, saiatuko naiz ea bertako euskaldunen batek lan
“normala” eskaintzen didan, batek daki).
Hemendik bizitza
lasai (gimnasiotik itzultzean izan ezik korrika egin behar nuelako
bertan lapur eta bahitzaile asko baitaude…ups). Bestela oso ondo, mexikarrak
alaiak eta irekiak dira. Hilabete honetan independentzia eguna ospatzen dute
(Espainiak beti puteatzen egon da) eta leku guztietan Mexikoko banderak ikus
daitezke.
DF erraldoia da
eta jendez gainezka dago! Metroa ikusi beharko zenukete, ordu pikoetan
albokoarekin borrokatu behar duzu bagoian sartu ahal izateko eta barruan zaudenean…nik
uste infernua, sauna eta bakanal nahasketa
bat dela. Sardina lata horren barruan zein pasilloetatik denetarik
saltzen dute (¡¡Llevese el guante antiderrapante para esos trabajos forsosos,
para esa persona que realisa ejersisio!! ¡¡Pasteeeees, pastes calentitos resien
horneados!! ¡¡Agua de sincoo de sincoo!! ¡¡Gelatina diessss!! ¡¡Goma de mascar
para refescar boca y garganta!!) 15 zentimoren truke pena merezi du metroan
bidaiatzea.
Asteburuetan hemendik
gertu geratzen diren herri eta hirietara alde egiten saiatzen gara. Berde
kolorea ikusi nahi badugu ez dago beste aukerarik. Duela bi aste, Veracruzeko oihanean
egon ginen eta pila bat gustatu zitzaigun, oso toki ederra benetan. Bertan, mendian
aurkitutako hosto eta onddo magiko batzuk jan genituen… baina ezerrez… a ze
timo! Hurrengo batean kilo bat hartuko dut ziurtatzeko.
Beste egunean
bidaiako momenturik hunkigarriena bizi izan nuen. Elena eta bere lagun batzuk
medikuz mozorrotu ninduten ospitalean kolatu eta dohainik afaldu ahal izateko. Segurtasunez
eta konfiantzaz lehenengo atea pasa (Buenas noches, buenas noches) eta
jantokian sinatu beharreko liburuan garabato bat egin beste baten izenean…. eta
azkenean…. “¿Doctor, le apetece un poco más de café?” ¡Doctor! Wow! Orgasmo bat
bezala izan zen! Hegazkineko txarteletan beti Dr. Urko Abascal jartzen nuen eta
azkenean nire esfortzuek behar besteko saria jaso dute.
Ikusi al duzue
facebookera igo nuen kilkerren platera? Buag… palomiten zaporea daukate baina kabroi
horiek bukaeran pixkat garratz zaporea uzten dizute. Gainera, batzuk oso oso
handiak dira. Elenari asko gustatzen zaizkio…niri ez.
Beno, gertatzen
zaidan anekdotaren bat hemen idatziko dut.
Besarkada bat guztioi!!!
p.d. aclaración para los lectores, el nini es el de la primera imagen.
Jajajajajaja si señooor! Ongi etorri blogera! Lo que mas me ha gustado ha sido lo de echar patas al salir del gimnasio para que no te secuestren (ah, y la 2º foto tambien). Tu comiendo gratis como doctor en Mexico y a mi me cobran a 6.90€ el menu en Cruces...
ResponderEliminarOndo segi!
Zelako envidia urkoooo. Asko pozten naz 10 atzamarrengatik!!! Burua ere bere lekuan dagoela ikusten dott. Segii idazten eta abenturakk kntatzenn mezedezzz!!
ResponderEliminarMuxu handii btttt bihontzat!!!
Urloo laztana!! wooouuu!!! ikaragarri gustatu zait idatzitakoa ta momentuz zuek bizitakoa!! medikoz mozorratu ta bertan bazkaldu?? jajajaja hori bai abenturaa!! jo ba ia euskal etxean nonok esagutu lagun egin ta laneraren bila!! animo guapo!! zure bidaia hasi baino ez da egin!! musu potolo biontzako!!!
ResponderEliminarUrko pozten naiz zu mexikotik ondo ibiltzeaz. soilik 15 zentimo metroan bidaiatzeko!! merezi du soilik zaltzaileen ikuskizuna ikusteko. Eta medikuz mozorratzea dohain jateko jajaja , behintzat ona izango zen janaria... espia moduan zentituko zinen.
ResponderEliminarOnddoen kontua zer bigarren aldiz berdin gertazen zaizula, beno badakizu zer esaten duten bi ezkero hiru seguru jaj.
Benga urko besarkada bat eta segui abenturak bizitzen.